BaiReformas taldeen partiduak gaur

Idiazabal BaiReformas senior nesken taldeak gaur jokatuko du arratsaldeko 20:15ean ligako 2. faseko 5. jardunaldia Garoa Taberna taldearen aurka, Zelaako kiroldegian. Hirugarren mailako mutilek aldiz ligako 30. jardunaldia jokatuko dute Zarautz K.E.taldearen aurka Zelaako kiroldegian. Pasa den asteburuan Idiazabal BaiReformas senior mutilek (1.mailakoak) ligako azken jardunaldia jokatu zuten eta Lezoko taldearen aurka 4 eta 6 galdu zuten (hamabigarren postuan amaitu dute txapelketa 14 taldetik).