'Bainuetxeko ahotsak' kafe tertulia gaur museoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORMAIZTEGI.

Europako Ondare Jardunaldien barruan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkar lanean, 'Bainuetxeko ahotsak' kafe tertulia antolatu du. Gaurko topaketa ireki honetan, Ormaiztegin 1853an inauguratu zen bainuetxearen inguruko esperientzia pertsonalak jasoko dira. Bertan parte hartuko dutelarik bainuetxeko bizipenak gertutik bizi izan zituzten pertsonengandik testigantzak jaso zituzten hainbat pertsona, eta era batera edo bestera eraikinarekiko nolabaiteko lotura izan zutenak.

Kafe tertulia gaur larunbata hilak 10, arratsaldeko 17:30etik 19:30era bitarteko ordutegian burutuko da, zumalakarregi museoan izango delarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos