Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Joxi Azkuen eta Maite Amenaba jarritako panelaren aurrean. UDALA
Bailara eta baserrien izenak berreskuratu dituzte Zizurkilen

Bailara eta baserrien izenak berreskuratu dituzte Zizurkilen

Udalak, Hernandorena elkarteak egindako azterketa oinarri hartuta, berreskuratutako toponimoekin helbideak aldatu ditu

El Diario Vasco

ZIZURKIL.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 8 de junio 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak berreskuraketa lanari ekin zion duela zenbait urte Zizurkilen arbasoek utzitako deiturak eta leku-izenak betiko galtzeko zorian zeudela ikusirik. Bailara eta baserrien izenak berreskuratu eta ofizialtasuna eman die oraingoan kultur elkarteak, Udalarekin elkarlanean.

Teodoro Hernandorena elkarteko ordezkaria den Joxin Azkuek azaldu duenez, «1391ko agiri bat hartu genuen oinarri, herriko lekukoen zerrenda ageri baita bertan: Joan Areta, Joan Galardi, Iragorri, Ugarte, Rumes de Nekola, Santxo Legarralde, Santxo Izibar, Pello Pagamuño, Arizmendi, Otazu, Irazu, Joan Lardamuño, Joan Zaldua, Migel Erretenbarrutia, Martin Iraola, Joan Salugarate, Mendizabal, Andia... Horiek guztiak gaur egun dauden baserrien izenak dira. Horrek esan nahi du mendeetan eta mendeetan etxeen izenak garrantzia handia izan duela Euskal Herrian eta Zizurkilen. Horrek iraun du golpe faxistaren ondorena arte. Udaletxean egon zen idazkari frankista, hori guztia deuseztatzea erabaki zuen. Guztiari diseminado deitu zioten, etxe bakoitzari zenbaki bat emanaz».

Duela urte batzuk 'diseminado' zena 'sakabanatua' izatera pasa zen, baina aldaketa gehiagorik ez. «Egoera horri buelta emateko, lankide-tza polita sortu zen Udalaren eta Hernandorena taldearen artean. Gaur aurkeztu dugu emaitza. Bi ardatzetan oinarritu gara: Bat, fideltasun historikoa. Eskriturak ikusi, jendearekin hitz egin... poliki-poliki ulertu genuen nola banatzen zen administratiboki herria. Eta bi, oinarri hori hartuta, behar berriei erantzun berriak ematea. Horregatik moztu genuen Elbarrenako zati hori». Izendapen horien guztien informazioa biltzen duten kartel eta panelak jarri dituzte herrian barrena.

Denetara, 189 seinale jarri dituzte Zizurkilen, 109 etxe markatzeko.

Kontsulta eta oniritzia

Zizurkilgo Udalak martxoaren 7an egindako osoko bilkuran 'Zizurkilgo Toponimia' izeneko dokumentua onartu zuen, gaia aztertu, herritarrekin kontsultatu eta proposamenak Euskaltzaindiaren oniri-tzia jaso eta gero. Erabaki hau jakinarazteko iragarkiak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta iragarki taulan. Proiektu luzea izan dela esan zuen Maite Amenabarrek, baina baita interesgarria ere eta bidearen amaieran, «herriko ondarea den toponimia jasota» geratu dela nabarmendu zuen.

Alkateordeak azaldu zuenez, «helbide eta toponimo berriak onartuta daude dagoeneko eta helbide berriak eta etxeen izenak seinalatzeko panelak jarri ditu Udalak. Bideak hartu dira ardatz panelak jartzeko: herrigunetik ateratzen diren bost errepideak ardatz hartuta, herrigunetik etxe eta baserrietara heltzekomodua seinalatu da. Horretarako, bost panel jarri dira. Horietako bakoitzean ardatz horretan dauden baserriak markatu dira, baserrien argazki eta guzti». Herriko toponimoak eta oinez egiteko ibilbideen berri ere jasotzen dute panel horiek. «Panel orokorra Pedro Mari Otaño plazan jarri dute. Panelekin batera, etxe bakoitza identifikatzen duen kartelak ere jarri dituzte, batzuetan egurrezko zutoinetara lotuta, etxeari berari lotuta beste batzuetan».

Oinarri horrekin, aldaketak egingo dira etxeetako helbideetan, batez ere, landa eremukoetan. Lehen 'sakabanatua' izenarekin ezagu-tzen zenak, izen propioa izango du aurrerantzean. Udala arduratuko da erroldako, katastroko, hauteskunde erroldako eta Gipuzkoako Urak-ek dituen datuak alda-tzeaz. Gainera, bizilagunen esku geratuko dira energia iturrien enpresetan, aseguruetan, eskoletan eta abarretan emandako helbideen aldaketa.

Aldaketen berri emateko eskutitz bat banatuko zaie zizurkildarrei. Bertan bakoitzari argi azalduko zaio hemendik aurrera zein izango den bere etxearen helbide berria. Finkatutako toponimoen erabilera normalizatua lortzeko, erabileran jarri du arreta Zizurkilgo Udalak. «Egin dezagun denok esfortzu txiki bat eta erabil ditzagun toki izen hauek gure herriaren historiaren zati garrantzitsua dira eta».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios