
Tolosa Goierri
Baigorriko Nafarroaren egunera joateko autobusa antolatu dute Talai dantzariekSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Baigorriko Nafarroaren egunera joateko autobusa antolatu dute Talai dantzariekAmaia Núñez
AMEZKETA.
Lunes, 14 de abril 2025, 19:52
Talai Dantzarien 50. urteurrenaren baitan, Baigorrin urtero ospatzen den Nafarroaren Egunean parte hartzeko gonbidapena jaso zuten. Apirilaren 27an ospatuko da eta egun horretarako autobusa antolatu dute Baigorri ezagutu eta egun pasa joan nahi duten persona guztientzat. Talai dantzariek goizean goiz egon behar dute Baigorrin eta, hortaz, autobusa goizeko 07:00etan aterako da Beartzaneko apar-kalekutik. Gauean, 22:00etarako Amezketan bueltan egotea aurreikusi dute. Joan nahi dutenentzako autobusa doan da. Izena emateko zerrendak herriko tabernetan daude, baita Zazpi-Itturri, Ugarteko eta Bedaioko elkarteetan, apirilaren 23ra bitartean.
Baigorriko Nafarroaren eguna goizeko 9.00etan hasiko da. Bertara iritsi eta jaia hasi bitartean, inguruak ezagutzeko aukera egongo da. Goizean merkatua egongo da eta 11:00etatik aurrera egingo dute dantzarien kalejira, tartean arituko dira Talaiak. Egun osoko festa izango da eta goiz zein arratsalde hainbat ekitaldi eta kontzertu egongo dira.
Ur saneamenduko obrak irauten zuten bitartean plazan aparka-tzea baimendu zuen Amezketako Udalak. Obrak amaitu direnez, hemendik aurrera oinezkoen espazioa izango da berriro eta debekatuta egongo da bertan aparkatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.