Babarrun jateko txartelak erosteko azken egunak

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Hirugarren urtez Babarrun jate herrikoia antolatu du Bizkor Guraso Elkarteak. Datorren azaroaren 17an, larunbatean izango da, Albizturko frontoian. Txartelak salgai daude jada Elane eta Ostatu jatetxeetan, eta bihar, igandean, izango da eskuratzeko azken eguna. Helduen txartelaren prezioa 22 eurokoa da eta LH6 arteko haurrena 10 eurokoa. Bazkarian babarrunak bere sakramentuekin, postrea eta kopa daude sartuta.

Bazkalaurretik, 12:30ean, triki-poteoa egingo da herrian zehar, eta bazkalondoren, trikitilariak eta euskal kantak izango dira. Ondoren, haurrentzako zein gurasoentzako jolasak antolatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos