Azoka berezia izango da bihar egun osoz

IMANOL ARRATIBELASTEASU.

Bihar egingo da aurtengo Asteasuko Azoka Berezia, ohiko moduan iraileko azken igandean. Aurten ere, ganadu eta aziendak ikusteko aukera paregabea izango dute Asteasura hurbiltzen direnek.

Azoka 10.00etan zabalduko da eta postuak ikusteko aukera izango da 14.00ak bitartean. Arratsaldean, berriz, 17.00etatik 19.30etara. Goizean, gainera, ohiko ganadu erakusketa izango da, eta askotariko animaliak ikusteko aukera, hala nola, esne eta larre behiak, zaldiak, idiak, ardiak, ahuntzak eta txerriak. Era berean, 12.30ean esne behien erakustaldia izango da.

Egitaraua honako hau izango da: 10:00etan azoka eta ganadu erakusketaren irekiera. 11:00etan bxekor errea, pintxoak eta taloak. 12:00etan arroz esne lehiaketaren sari banaketa. 12:30ean esne behien erakustaldia eta herriko haur eta gazte trikitilarien kalejira. Eta 18:00etan erromeria Asteasuko trikitilariekin.