Borrar

Tolosa Goierri

Auzolan eguna antolatu dute larunbaterako mendi bideak garbitzeko

A. N.

anoeta.

Martes, 13 de mayo 2025, 19:52

Baserritarren egunaren inguruan auzolan eguna antolatu du Anoetako Udalak larunbaterako, hilaren 17rako. Parte hartu nahi duen herritar orok Anoetako plazara gerturatu beharko du, bertan elkartuko baitira 08:00etan, eta handik elkarrekin joango dira mendi bideak garbitzera. Bi oinezko ibilbide markatuko dira datozen asteetan kolore ezberdinetako posteen bitartez. Auzolanean mendi bide zatiak garbitzea izango da helburua, zehazki Alegitik Sarobera bitartean dagoen zatia, eta Agerre txikiko bordatik Iturraldera doana.

Ostiralean kontzertua

Bihar emango zaio hasiera Euskaraldiari eta, horren baitan, hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako. Bihar, 11:00etan, Euskaraldia ekiteko HH eta LHko ikasleek 'Gure bihotzaren taupadak' abestiaren koreografia dantzatuko dute plazan.

Ostiral honetan, hilaren 16an, berriz, Radio Rebelde musika taldeak euskal kantuez osatutako kontzertua eskainiko du elizako zimiterioan 20:00etan hasita, Iratxulo euskara taldeak eta Udalak elkarlanean antolatuta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzolan eguna antolatu dute larunbaterako mendi bideak garbitzeko