Borrar

Tolosa Goierri

Ausa Gaztelu eguna ere ospatuko da

A. N.

abaltzisketa.

Martes, 29 de abril 2025, 20:10

Maiatzaren 1ean Ausa Gaztelu eguna ospatzen dute ipuztar nafarrek. Aurten ere, egitarau berezia antolatu dute Nabarralde, Erraztiolatza, Hernani Errotzen eta Ipuztar Nafarrak taldeetako kideek Aralarko larreak irekitzeko festaren bat eginez.

Goizeko 09:00etan Larraitzen elkartuko dira Ausa Gazteluraino mendi martxa egiteko. 11:30ak aldera gailurreko gazteluan euskalnafarrei omenaldia egingo diete.

Gainera, goizean zehar Nabarraldek argitaratutako liburuak eta produktuak salduko dituzte Larraitzeko azoka gunean jarriko duten postuan. Eguna amaitzeko, bazkaria izango dute. Joan nahi dutenek txartelak aurrez erresebatu behar dituzte 635 751 211 telefono zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ausa Gaztelu eguna ere ospatuko da