Aurten ere hautesle zerrenda bakarra aurkeztu da Gabirian

Hautetsiak izateko prest dauden gabiriarrak herritar batzuekin. / A. BAZTARRIKA
Hautetsiak izateko prest dauden gabiriarrak herritar batzuekin. / A. BAZTARRIKA

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Aurreko hauteskundeetan bezalaxe, aurten ere hautesle zerrenda bakarra aurkeztuko da Gabirian herria gobernatzeko. Zerrenda osatzeko, hau da, zein zortzi herritar aurkeztuko ziren eta zein ordenetan erabakitzeko, aurreko hilabeteetan herritar guztiak gonbidaturik zeuden bilkura irekiak egin ziren.

Oier Oiarbide

Hala, Gabiriako Hautesle Elkartea izeneko taldea honako hauek osatuko dute: Oier Oiarbide, Leire Urbieta, Ainhoa Arratibel, Eresti Oiarbide, Eñaut Igartzabal, Aratz Igartzabal, Juan Ramon Goikoetxea, eta Joxe Ramon Peñagarikano. Hautetsiak izateko prest daudenek eta hauei babesa ematera gerturaturiko herritarrek familia argazkia atera zuten ostiral arratsaldean.