Aurrera Alegia taldearen aurkezpena, bihar kultur etxean

AMAIA GOIKOETXEA

Aurrera Alegia taldeak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duen taldearen jendaurreko aurkezpena egingo du bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean kultur etxean. Bertan hautagaitzaren zergatiaren berri emango dute, programa azalduko dute eta bertaratzen direnen galderak erantzungo dituzte. Aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute.