Ataungo pilotariek gaur hasiko dute Herriarteko Txapelketa Aiako pilotalekuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Aurtengo Herriarteko Txapelketan, Ataunek aste bukaera honetan hasiko da bere ibilaldia. Aurtengo taldea, Jon Erauskin, Enaitz Artola, Aitor Kerejeta, Beñat Zubizarreta, Eneko Goikoetxea eta Unai Goikoetxea kadeteak arituko dira. Jubeniletan, Beñat Senar eta Josu Etxeberria, eta Nagusietan, Iraitz Zubizarreta, Arkaitz Baztarrika eta Iñigo Zabala. Iñigo Alzua eta Eneko Imaz izango dira delegatuak.

«Txapelketa ilusioz beterik hasiko dugu, ihazko emaitzak kontutan izanda. Partidu guztiak errespetu handiz jokatu beharrekoak dira baina gure aurtengo helburua ahalik eta txukunen ibiltzea eta txapelketan urritien irestea da, ezer baztertu gabe», esan dute ataundarrek. Gaur hasiko dute ibilbidea, Aiako udal pilotalekuan, arratsaldeko 20:00etan.

Olaberriko kartingera

Gaztelekuko kurtso amaierako ekitaldien baitan, bihar Olaberriko kartingera irteera egingo dute.