Ataungo IX. mondeju lehiaketa izango da igande honetan

Iazko lehiaketako epaimakideak mondejuak dastatzen. /  DV
Iazko lehiaketako epaimakideak mondejuak dastatzen. / DV

IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketaren sari banaketa ere egingo da Jentilbaratza Elkarteak antolaturik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Igande honetan izango da Ataungo IX. Mondeju lehiaketa, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30ean hasiko da. Antolatzaileek azpimarratzen dutenez «mondeju beltza egiten da Ataunen, ardiaren odol eta gaiekin, eta betidanik horrela ezagutu da. Belaunaldiz belaunaldi gaurdaino iraun duen bizimodu baten adierazgarri izan da eta artzaintza eta baserria izan ditu bere kabi».

«Garaiak aldatu badira ere, janari honen elaborazioa erakutsi, suspertu eta zabaldu nahian», antola-tzen du lehiaketa hau Jentilbaratza Elkarteak. «Transmisioaren garran-tzia funtsezkoa izanik, gaztedia eta baserri girokoa ez den jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gerturatzea derrigorrezkoa dugu gorde nahi badugu. Horregatik gonbidatu eta animatu nahi da jendea parte hartzera lehiaketa honetan izan ere ia oso herri gutxi dira eusten diotenek usadio honi».

Jatetxeetako sukaldariak eta adituak diren herritarrek osatuko dute lehiaketako epaimahaia. Epaimahaia 12:30ean hasiko da puntuatzen. Lehiaketan aurkezten diren mondejuen puntuaziorako, honako irizpideak hartuko dira kontuan: usaina, zaporea, ebaketa eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina kontuan izango dituzte epaimahikideek.

Jatetxeetako sukaldariak eta adituak diren herritarrek osatuko dute epaimahaia.

Lehen sarituak 150 euro eta oroigarria eramango du. 2.ak 120 euro eta 3.ak 100 euro.

Ipuin eta marrazki lehiaketa

Bestalde, igandean Ataun San Martingo jaien barruan, mondeju lehiaketarekin batera, Jentilbaratza elkarteak antolatu duen 'IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki' lehiaketaren sari banaketa egingo da, Ataungo umeei eta Goierriko gaztetxoei irekitako lehiaketa izan delarik. Dagoeneko saridunak ezagutzen dira eta igandean emango da horren berri. Sariak, Ataungo denda, taberna eta komertzioetan erabiltzeko erosketa-bonoak izango dira.

«Aurten partaidetza oso handia egon da (aurreko ekitaldietako datuak gainditu direlarik), bai Ataungo umeen artean, baita Goierriko gaztetxoen artean ere. Parte har- tze altua izateaz gain, egindako lanen kalitatea ere ona izan da» adi-tzera eman dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos