Astoak irabazi zuen zaldiaren aurka Errezilen

Astoak 88 plaza osatu zituen. /  YARZA
Astoak 88 plaza osatu zituen. / YARZA

YARZA ERREZIL.

Astoaren eta zaldiaren elkarren aurkako apustua izan zen igandean Errezilgo probalekuan. Ikusle ugari gerturatu ziren, Sagar Eguna zela aprobetxatuz, bi animalien arteko dema ikustera. Jose Mari Eizmendi 'Koatei'k eta Itsaso Arrutik hurrenez hurren astoa eta zaldia aurkeztu zituzten, eta bakoitzak bere pisuaren bikoitza zuen harriarekin ahalik eta plaza gehien osatu behar izan zituen.

Koateiren astoa izan zen lehiatzen lehena eta ordu erdian 88 plaza, 3 zinta, metro bat eta bost zentimetro osatu zituen. Ondoren, Arrutiren zaldiak proba ia berdindua eraman zuen, baita aurretik egon ere partzialetan, baina minutu eta erdi eskas falta zenean gelditu egin zen eta ez zuen probarekin jarraitzerik izan.

Lan erdira plaza bateko aldea ateratzen zion, eta hogeita bost minutura hiru plazako aldea, baina amaieran 84 plazatan utzi zuen marka.

 

Fotos

Vídeos