Asteburuan emango dio hasiera denboraldiari Lazkao Kirol Elkarteak

Regionalek, ohorezko kadeteek eta ohorezko infantilek Arizti Haundin jokatuko dute

A.A. LAZKAO.

Asteburu honetan emango zaio hasiera futbol kanpaina berriari Gipuzkoan eta bihar bertan estreinatuko dute denboraldia Lazkao Kirol Elkarteko hainbat taldeek. Ohorezko kadetea izango da aurtengoan Arizti Haundin jokatzen lehena, Realaren aurka neurtuko delarik 12:00etan.

Igandean, berriz, ohorezko infantil taldea izango da futbol zelai lazkaotarrean (10:00etan) ordiziarren aurkako lagunarteko partida lehiatzen eta arratsaldean, 17.00etan, denboraldia preferente mailan jokatuko duen regional taldeak Soraluzeko jokalariak izango ditu aurkari lehen jardunaldian.

Bihar, larunbata, lehen mailako kadeteen taldea ere ariko da, etxetik kanpo oraingoan; Zizurkilen lehiatuko da, eguerdiko 12:00etan, Danenaren aurka. Jubenilei dagokienean bi talde izango ditu aurtengoan Lazkaok lehen mailan eta biek jokatuko dute igandean denboraldiko lehen jardunaldia. 'A' taldeak Danena izango du aurkari Zizurkilen, 18.00etan, eta 'B' taldea Billabonan izango da, 16:30etan.

Azkenik, infantil txikiak, lagunarteko partida lehiatuko du igandean, 11:00etan, Idiazabalen.

Goierri Gorri

Goierri Gorriko taldeek ere asteburuan emango diote hasiera denboraldiari, Euskal Ligako neskek, Arratiaren aurka lehiatuko dutelarik lehen partida, Igorren, igandeko 18:30ean.

Ohorezko kadeteak eta emakumezkoen lurralde mailako taldeak berriz, lagunarteko partidak lehiatuko dituzte Hariztin, bihar. Lehenak Añorgaren aurka jokatuko du 10:00etan eta bigarrenak Bergararen aurka 16:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos