Borrar

Tolosa Goierri

Asteburu honetan hasiko dira Korpus jaiak

Dantzari gazteen topaketa, bertso saioa, herri-krosa eta Kuadrilen Eguna izango dira, besteak beste

Amaia Núñez

ANOETA.

Miércoles, 11 de junio 2025, 07:47

Korpus bezperako Kukuaren jaitsierarao astebete geratzen da eta, ohitura den bezala, asteburu honetan ere hainbat ekintza egongo dira herriko jaien baitan. Ostiralean abiatuko da egitaraua, dantzari gazteen topaketarekin.

Arratsaldean buruarinak egiteko tailerra antolatuko da plazan HH1 eta LH2 bitarteko haurrentzat, 17:30etik aurrera. Ondoren, dantzariak izango dira protagonista. Idiazabalgo Axari, Zaldibiako Iztueta eta Anoetako Anitz dantza taldeek parte hartuko dute 19:00etan egingo den topaketan. Egunari amaiera emateko, bertso saioa egongo da elizan, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Eneritz Artetxe, Oihana Iguaran eta Joanes Illarregi bertsolariekin.

Larunbat honetan, usadioa jarraituz, Kuadrillen Eguna ospatuko da. Aurretik, herri krosa antolatuko da. Goizeko 09:30ean hasiko dira haurren lasterketak eta 11:00etan helduena, Anoetako Kirol Taldeak eta Ikastolak antolatuta. 12:30ean Kuadrilen eguneko txupinazoa botako da. Bazkalondoren, kuadrilen arteko jolasak egingo dira plazan. Jarraian, Hamarru elektrotxarangak girotuko du festa arratsaldeko 18:30etik aurrera eta, kuadrilen afariaren ondoren, Akerbeltz taldearekin erromeria egongo da gauean.

Igandean, berriz, Tio Teronen Semeak dantza taldeak 'Haurreskolari' ikuskizuna eskainiko du 19:00etan. Ondoren, Anoetako Talogileen taloak dastatzeko aukera egongo da.

Izena emateak

Hurrengo larunbatean, ekainaren 21ean, herri afaria egingo da frontoian, baita San Joan bezperan ere. Izena emateak irekita daude ekainaren 16ra bitartean udaletxean edo kultura@anoeta.eus helbidera idatzita.

Era berean, ekainaren 24an jubilatuen bazkaria egingo da Alkartasuna tabernan. Izena emateko epea datorren astelenera arte, hilaren 16ra bitartean, egongo da irekia tabernan bertan, 15 euroko prezioan. Joan nahi duten jubilatu edo pentsionistek Anoetan erroldatuta egon beharko dute, eta hauek ezkonkideek ere parte hartu ahal izango dute, baita aurreko urteetan joan izan direnek, nahiz eta alargun geratu izanagatik baldintzak ez bete.

Aurten 85 urte betetzen dituztenek doan izango dute bazkaria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburu honetan hasiko dira Korpus jaiak