Asteasuri buruzko informazio osoa eskura Appa Asteasu! aplikazioarekin

Aplikazio berriaren aurkezpena. /  ARRATIBEL
Aplikazio berriaren aurkezpena. / ARRATIBEL

Dagoeneko deskargatu daiteke Google Play eta Itunes Store plataformetan

I.A. ASTEASU.

Asteasuko Udalak herritarren eskura jarri du Appa Asteasu! aplikazioa. Asteasuko Udaleko albisteak eta agenda jasotzeaz gain, herritarrek eta bisitariek hainbat informazio eta zerbitzu izango dituzte eskura: dokumentazio ofiziala, inkestak eta galdetegiak, zerbitzu publikoen informazioa, ostalaritza eta turismo informazioa, etab. Aplikazioa doan deskarga liteke Apple Store eta Google Play plataformetan, behin deskarga eginda, erabil nahi dutenek erregistro bat egin behar dute, helbide elektroniko batekin. Erregistroa egindakoan aplikazioak konfigura liteke abisuak eta albisteak jasotzeko. Udaleko webgunearekin eta sare sozialekin lotuta dago aplikazioa.

Ezaugarritzat, Asteasuk oraindik ahozkotasuna eta komunikazio zuzena dituen neurrian, keinu bat egin nahi izan zaio izenarekin eta mugikorretarako aplikazioak izendatzeko erabiltzen den App hitzen arteko jolasarekin. Zitu enpresak garatutako Aiora aplikazioarekin eginda Appa Asteasu smartphone-aplikazioa, eta eskuaragarri dago iOS (iPhone) eta Android sistema eragileekin funtzionatzen duten smarphoneentzat.