Asteasu
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 14an irekiko dute irailaren 7ra arteAstelehen honetan zabalduko da denboralduko abonuak eskatzeko epea asteasuarrentzat
Uda honetan ere Asteasuko udal igerilekua zabalduta egongo da. Ekainaren 14an irekiko ditu bere ateak eta irailaren 7ra bitartean egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Gainera, denboraldi honetarako abonuak eskatzeko aukera egongo da. Astelehen honetan irekiko da abonu berriak egiteko edo urteko abonuak eguneratzeko epea asteasuarrentzat. Horretarako, eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da udaletxean, aurreko urteko txartelarekin batera, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian. Inguruko herrietao bizilagunentzat, ekainaren 9an irekiko da eskaera egiteko epea, soberako abonuak geratuko balira.
Hiru urtera arteko haurrek doan sartu ahal izango dira eta, helduen kasuan, denboraldiko abonua 79 eurokoa da. Familia abonuek tarifa ezberdinak izango dituzte seme-alaba kopuruaren eta familia-egituraren arabera. Bestalde, aurreko txartela galdu dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte berria eskuratzeko. Ordainketa unean bertan egin beharko da, eskudirutan, txartel bidez edo Kutxabanken kontu korrontean egindako diru-sarreraren egiaztagiria aurkeztuta.
Era berean, Udalak gogorarazten du familia-abonurako, seme-alaben adina egiaztatzeko familia-liburua edo elkarbizitza ziurtagiria aurkeztu beharko dela, eta 16 urtetik gorakoak heldutzat hartuko direla unitate familiarretik kanpo, familia ugarien kasua izan ezik.
Euskara plana
Bestalde, Udalak Asteasun euskara sustatzeko plan estrategikoa osatu nahi du, herritarrekin eta eragileekin elkarlanean. Izan ere, azken datu ofizialen arabera, herritarren %82,3ak daki euskaraz eta, kaleko eta etxeko erabileran jaitsiera egon den arren, hizkuntza nagusia izaten jarrai-tzen du.
Horrela, prozesuari hasiera emateko, lehen pauso gisa galdetegi bat zabaldu du, euskarari buruzko galderekin.
Era berean, saio ireki bat antolatu du datorren asteazkenerako ekainaren 4rako. Udaletxeko areto nagusian egingo da 18:30ean hasita eta, bertan, plangintzaren estrategia zehazteko eta ekintzak identifikatuko dira. Herritarrak zein eragileak saioan parte hartzera gonbidatuak daude.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.