Asteartean hasiko dira Jubilatuen elkartean 2019ko kuota kobratzen

GOIKOETXEA ALEGIA.

Jubilatuen elkarteak bere bazkideei jakinarazi nahi die datorren asteartean, hasiko direla 2019. urteari dagokion kuota kobratzen, 10 eurokoa izango dena. Astelehenetik ostiralera, goizeko 11:00etatik 12:00etara elkartean bertan izango dute kuota ordaintzeko aukera: bazkide txartelarekin joan beharko dute ordainketa egitera, eta aginaldoa jasoko dute momentuan bertan. Kuota ordaintzeko epea urtarrilaren 25ean amaituko da.