Asteartean amaituko da Sutarriren bazkarirako txartelak erosteko epea

Sutarriko dantzariak. / DV
Sutarriko dantzariak. / DV

AMAIA GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Sutarri dantza taldeak bere 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 12an, igandearekin. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta horren barruan bazkari herrikoia antolatu dute, 14:00etan herriko plazan. Bazkari horretan parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte dagoeneko kultur etxean eta Iskiña eta Jubilatuen tabernetan: helduentzako txartelek 18 euro balio dute eta 2007tik aurrera jaiotako haurrenek, 10 euro. Azken horiek makarroiak, solomoa patatekin eta danoninoa izango dituzte bazkaltzeko. Helduen menua, berriz, honakoa izango da: urdaiazpikoa eta patea, paella, oilaskoa baratxuritan, goxua, kafea eta kopa. Txartelak erosteko azken eguna datorren asteartea izango da, hilaren 30a.