Borrar

Tolosa Goierri

Aste Santuko ludotekarako izena emateko epea ireki da

A. N.

belauntza.

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:18

Aste Santuan haurrentzako ludoteka antolatu du Belauntzako Udalak. Aurten apirilaren 14tik 16ra eta 22tik 25era egingo da ludoteka, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute bertan.

Izena ematea udaletxean egin behar da bulego ordutegian, astelehenetik ostiralera goizeko 08:15etik arratsaldeko 14:45era. Gainera, baimena eta harremanetarako telefonoa aurkeztu beharko dira. Lehen aldiz izena ematen dutenek gizarte segurantza txartela ere aurkeztu beharko dute. Izena emateko epea apirilaren 4an amaituko da.

Murala auzolanean

Parkearen ondoan auzolanean egiten ari den murala margo-tzen jarraitzeko bigarren saioa antolatu du Udalak apirilaren 5a, larunbaterako.

Ekimenean 8 urtetik gorago herritarrek parte hartu dezakete eta txikienentzat paper handitan margotzeko aukera izango dute, beti ere, guraso edo begirale baten ardurapean.

Parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman dezakete doan 943 674 366 telefono zenbakira deituta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aste Santuko ludotekarako izena emateko epea ireki da