Aste Santuko egunetarako programazio berezia izango da Gaztezulon

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Apirilaren 16tik aurrera, hainbat motatako jardueratan parte hartzeko aukera izango dute 10 urtetik 17 urtera arteko gaztetxoek. Apirilak 16, asteartea: Dronak maneiatzen, 2009 baino lehen jaiotakoentzat,10:00etatik 13:00etara. Jardura honen prezioa 2 eurotakoa izanda da.

Apirilak 17, asteazkena, Zizurkilgo Mugaranchera irteera antolatu da, LH4-6koentzat. Zaldiak ezagutu eta muntatzeko aukera izango dute, 10:00etatik 13:00etara. Prezioa: 5 euro.

Apirilak 23 eta 24, irteera Sastarraingo baserri-eskolara izango da, DBHkoentzat. Prezioa: 25 euro. Azkenik, apirilak 26, ostirala, Iruñeko Saltingera izango da irteera, kasu honetan LH4tik gorakoentzat. 10:00etan irtengo idran eta buelta 16:30ean. Prezioa: 10 euro.