Aste Santuarekin loturiko ospakizunak gaurtik

ELORZA

Gaur Ostegun Santua, Jaunaren Afariko ospakizuna izango da arratsaldeko 16:00etan konbentuan eta 19:00etan Mikel Goiangeruaren Parrokian. Bihar, Ostiral Santua, goizeko 09:00etan, Gurutz Bidea Parrokian. Arratsaldean, Jaunaren Nekaldiko Ospakizuna 16:00etan konbentuan eta 19:00etan Parrokian. Larunbat Santuan, arratsaldeko 19:30ean, Bazko Ganbeila Parrokian. Eta igandean, Jaunaren Biztuerako Bazko Jaia, goizeko 10:00etan konbentuan eta 12:15 etan Parrokian izango da.