Aspanogiri gabonetan jasotako diruaren donazioa egingo zaio bihar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ALTZAGA.

Altzagako urdal ordezkariak bihar Aspanogiko zuzendariarekin elkartuko dira, eguerdiko 10:00etan, gabonetan Altzagan kantari irten ziren gazte eta helduek jasotako dirua batetik eta Altzagako udalak laguntza moduan ematen duen dirua bestetik, donazio moduan emateko. Donazio hau lehengo urtean hasi ziren ematen, eta aurrerantzean ere horrela segi nahiko lukete. Donazio saio horretan parte hartu nahi duenari gonbitea luzatzen diote Udaletik.

1996. urtean sortutako elkarte honen xede nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da.

 

Fotos

Vídeos