Tolosa Goierri
Artisau azokarako postuak eskatzeko epea, zabalikIzen-ematea Udalaren webgunean aurkitu daitezkeen dokumentuak beteta egin beharko da
Amaia Núñez
AMEZKETA.
Martes, 7 de octubre 2025, 20:29
Kultur Hamabostaldiaren baitan, Artisautza Azoka antolatuko dute datorren azaroaren 9an goizean. Ohi bezala, bertako produktuak erakutsi eta saltzeko aukera egongo da. Postua jarri nahi duten artisau eta ekoizleek irekita dute izena emateko epea, urriaren 31ra bitartean.
Publicidad
Horretarako, Udalaren webgunean dagoen eskaera-orri orokorra bete beharko da, persona identifikatu eta salmentan jarriko den produktua garbi adieraziz. Aurten antolakuntzak postu bakoitzean bi mahai jarriko ditu, bakoitza 1,80x0,80 metrokoak eta ez du beste aukerarik eskainiko. Eskaera orrian argindarra behar den adierazi beharko da.
Era berean, antolakuntzak eskatzen du postuetako seinaletika eta publizitate adierazpenak euskaraz edo elebitan izatea, beti ere, euskarari lehentasuna emanez. Azoka egunean, goizeko 9:00etatik aurrera hasi beharko da postuan materiala jartzen. Azokaren irekiera 10:30ean izango da, 14:30era arte. Eskaera guztiak jasotakoan, azoka eremuan denak sartzen ez badira, Udalak erabakiko du zein postu jarri.
Nekazal makineria
Datorren urriaren 24ean nekazaritzako ibilgailun ikuskapen teknikoaren bigarren txanda egingo da Amezketan. Herriko baserrietako ibilgailuez gain, Abaltzisketa, Bedaio eta Orendaingo udalerriei zerbitzua emango die. Ibilgailuen azterketa pasa behar dutenek 943 626 300 telefono-zenbakira deitu beharko dute hitzordua hartzeko.
Goitibera proba
Urriaren 25an goitibera proba egingo da Amezketan, Euskal Herriko Txapelketaren baitan. Antolakuntzak bolondresak behar ditu egun horretarako bidegurutzeetan lagundu, lasto fardoak jarri eta parte hartzaileei laguntzeko. Era berean, 4x4 ibilgailuak edo traktoreak ere behar dituzte. Informazio gehiagorako bilera irekia egingo dute gaur asteazkena, 19:00etan. Zalantzak argitzeko 692 301 413 telefonora deitu daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión