Borrar

Tolosa Goierri

Arraina parrillan prestatzeko ikastaroa ekainaren 13an

J. Z.

GABIRIA.

Viernes, 23 de mayo 2025, 20:26

Udalak gastronomia zaleentzat hitzordu berezi bat prestatu du uda hasierarako. Ekainaren 13an, Osinalde elkartean, 'Arraina parrillan' izeneko ikastaro praktikoa egingo da, parrillako tekniken inguruko ezagutza zabaldu eta arrainaren prestaketan trebatzea helburu izango duena. Saioa Mikel Elustondo sukaldariak gidatuko du, eta parte-hartzaileek aukera izango dute parrillako tresnak modu egokian erabiltzen ikasteko, baita arrain mota ezberdinak nola prestatu ere.

Elustondoren eskutik, ikastaroan parte hartzen dutenek ezagutzak eta argibideak jasoko dituzte, arrainaren ehundura, denbora eta tenperatura nola kudeatu ikasteko.

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 30a baino lehen eman beharko dute izena, Udalera telefonoz deituz. Parte-hartzeak 15 euroko kostua izango du, eta plazak mugatuak dira. Ikastaroa ez da bakarrik teoria eta praktika izango. Jardunaldiari amaiera borobila emateko, prestatu den arrain guztia dastatzeko aukera izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arraina parrillan prestatzeko ikastaroa ekainaren 13an