Aretxabaletan jokatuko du oraingoan Erregionalak

A.A. LAZKAO.

Bihar jokatuko du Lazkao Kirol Elkarteko gorengoen erregionalak; Aretxabaleta K. E. UDA taldearen futbol zelaian ariko dira lazkaotarrak 16:30etik aurrera. Bihar baita ere, Ipintzan, ohorezko kadeteak lehiatuko du Bergararen aurkako norgehiagoka.

Gainontzeko taldeek gaur bertan jokatuko dute. Jubenilen 'A' taldeak Ordizin egingo du, 15:30ean, jubenilen 'B' taldeak Urnietan, 16:00etan, eta lehen mailako kadeteak Idiazabalen, 10:00etan.

Harizti Haundin ere bi partida lehiatuko dira gaur. Batetik Lazkao Kirol Elkarteko ohorezko infantila eta Ostadarren artekoa, 12:00etan, eta bestetik Goierri Gorri taldeko emakumezkoen bi talde infantilen artekoa, 'A' eta 'B', 10:00etan.

Goierri Gorri

Goierri Gorriren gainontzeko taldeei dagokionean, Euskal Ligako neskek Elorrion jokatuko dute gaur, 16:00etan; emakumezkoen gorengoen mailako taldeak Oiartzunen egingo du 17:00etan; eta ohorezko kadeteak Zumaian, 12:00etan. Lehen mailako bi talde kadeteek Igartzan lehiatuko dute derbia gaur, 10:00etan.

Azkenik, bihar, igandea, ohorezko infantilak jokatuko du Zumaian, 12:00etan, eta infantil 'C' taldeak Zestoan, 11:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos