Areto-futboleko neska-mutil txapeldunek piztu zuten suziria

Trikitilariek alaitu zuten giroa jaien hasieran./
Trikitilariek alaitu zuten giroa jaien hasieran.

Salontxotako jaiek gaur umeen eguna ospatuko dute, puzgarri eta apar-festarekin

YARZABERASTEGI.

Berastegin jai-giroan murgilduta daude atzo eguerditik. Joan zen denboraldian areto-futbolean txapeldun izan diren neska alebinak eta mutil infantilak izan ziren aurten pregoilariak. Plazan elkartu ziren herritarrei jaietan ondo pasatzea opa ondoren, txupinazoa bota zuten.

Gainera, goizean zehar frontenis- eta pilota-txapelketetako finalak jokatu ziren. Haurren frontenis-txapelketan, banakakoan, Iraitz Garaiburu izan zen irabazlea eta Urko Vidal, azpitxapelduna. Binaka, Jon Goienetxea eta Enaitz Zubillaga izan ziren txapeldunak, eta Lorditz Garmendia eta Iraitz Garaiburu bigarren. Pala-txapelketan Mattin Intxaurrondo eta Unai Onsalo izan ziren garaile, eta bigarren Oier eta Julen Garaiburu. Eskuz binakako txapelketan berriro ere Mattin Intxaurrondok eta Unai Onsalok irabazi zuten eta bigarren Iker Saizar eta Aritz Mujika izan ziren.

Jolasak eta musika

Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera gaurko jai-egunari, goiz-deiarekin. Jarraian, 13:00ak arte eta arratsaldez 15:00etatik 18:00etara puzgarriak eta jolasak egongo dira eskola-atarian. Bainujantzia eramatea gomendatzen da.

Arratsaldean aldiz, 17:00etan apar-festa egingo da eskola-atarian. Ondoren, 18:30ean, Ganso &Cia clown taldeak 'Walkman' ikuskizuna eskainiko du plazan. 19:30ean, Fan&Go erromeria taldearen emanaldia izango da.

Ondoren, zahagi-ardoa egingo da plazan, eta 22:30ean, Alurr dantza-taldearen emanaldia izango da. Gauerdian, erromeriak jarraituko du Fan&Go taldearekin.