Areto futboleko partiduak, gaur

Neskek galdu egin zuten Lasarte-Orian. /  M.C. ELORZA
Neskek galdu egin zuten Lasarte-Orian. / M.C. ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Areto futboleko Idiazabal Bai Reformas taldeko senior neskek gaur gaueko 22:30ean jokatuko dute ligako 2. faseko 3. jardunaldia Teep Samaniego Orixe Tolosaldea taldearen aurka, Zelaako kiroldegian. 1. mailako senior mutilek ere gaur jokatuko dute 20:45ean Anoeta F.T.taldearen aurka ligako 25. jardunaldia Abraham Olano kiroldegian.

Eta Idiazabal Bai Reformas 3 maiako senior mutilek bihar larunbatean, arratsaldeko 15:30ean jokatuko dute Makax C.D. taldearen aurka Donostiako Bidebieta kiroldegian.

Pasa den asteburuan, senior mutilak 3.mailakoek bi partidu jokatu zituzten, bat atzeratutako partidua. Izan ere, otsailean jokatu behar zutena, igandean jokatu zuten Tolosan. Ligako 21.jardunaldia zen,eta 3 eta 3 berdindu zuten. Golegileak Eneko Etxeberria 'Etxebe'(2) eta Aitor Urteaga 'Antti' izan ziren. Eta bigarrena ostiralean jokatu zuten ligako 26.jardunaldia, etxean, Errenteriako taldearen aurka eta 7-3 irabazi zuten. Golegileak: Xoanae Puy (4), Yeray Mujika, Marcos Retamosa eta Ramse Rocha.

Idiazabal Bai Reformas senior neskek 3-1 galdu zuten Lasarte-Orian jokatu zuten partiduan ligako 2. faseko 2. jardunaldian. Nerea Altolagirre izan zen golegilea.

1. mailako senior mutilek asteazkenean jokatu zuten ligako 24. jardunaldia etxean eta 3-5 galdu zuten. Golegileak: Aimar Balerdi, Igor Diez eta Imanol Gomez 'Larros' izan ziren, bakoitza gol batekin.