Arene Pérez, Gipuzkoako txapeldun

Arene, podiumean.  /
Arene, podiumean.

SALOMÉ OLAETXEA.

Maiatzaren 11n, alebin eta infantil mailako neska zein mutilen txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Ezkion. Lau txapel banatu zituzten, eta hauetako bat, infantil mailakoa, Ampo Goierriko T.B. taldeko Arene Perez Oiarbide mutiloarrak jantzi zuen. Hemendik aurrera, lasterketa garrantzitsu bezala, Arene Perezek maiatzaren 25ean Euskadiko Txapelketa izango du, Muskizen osptauko dena. Gainera, Gipuzkoako bakarkakoa irabazteagatik, datorren uztailen 6ean Chesten (Valentzin) ospatuko diren Espainiako txapelketak lastertzeko txartela lortu du.