Borrar

Tolosa Goierri

Arazoak auzokonpostaren izen-emateetan

J. Z.

ATAUN.

Viernes, 21 de marzo 2025, 19:59

Udalak jakinarazi du Sasieta Mankomunitateak auzokonpostaren izen-emateetan arazo batzuk izan dituela. Gainera, komunitate-konpostaren erabiltzaileei gogorarazi die konposguneetan sarraila elektronikoak martxan jarri dituztela.

Sistemak behar bezala funtzionatzeko, erabiltzaileek etxean jasotako txartela erabili beharko dute sarrailak irekitzeko. Arazoren bat izanez gero edo txartela jaso ez badute, herritarrek Sasietarekin harremanetan jar daitezke 943 161 555 telefonoan.

Auzolan deialdia

Datorren martxoaren 30era begira (igandea), Udalak auzolan deialdia luzatu die herritarrei. Hitzordua 8:30ean ezarri dute San Martingo plazan, Iturrioz inguruko meategietan aritzeko zaborra jasotzen. 9:00etan berriz eskola tarian bilduko da beste talde bat, Astigarraga eta Arrondon aritzeko (deialdi hau gazteentzat aproposa dela aipatu dute Udaletik).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arazoak auzokonpostaren izen-emateetan