Arantzazura joateko izen-emateak

NÚÑEZ

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak jubilatuentzako Arantzazura irteera antolatu du datorren asteazkenerako. Parte hartzaileek Pello Zabalaren eskutik egingo dute Arantzazuko Santutegira bisita gidatua goizean. Hospederian bazkalduko dute eta arratsaldean Oñatiko Txokolateixia ezagutuko dute. Irteeraren prezioa 25 eurokoa izango da, bazkaria barne. Parte hartu nahi dutenek 634289327 telefonora deituz izena eman beharko dute. Irteera egunean autobusa goizeko 8:40ean aterako da Alkizako plazatik.