Arantzazura erromesaldia

27 herritar animatu ziren erromesaldira eta eguna Arantzazun pasatzera. / A. BAZTARRIKA
27 herritar animatu ziren erromesaldira eta eguna Arantzazun pasatzera. / A. BAZTARRIKA

ARANTZAZU BAZTARRIKAGABIRIA.

Pasa den igandean, San Migel egunez, Gabiriatik erromesaldia antolatu zuten Arantzazura. Eguraldi bero ederrarekin, uda giroa nagusi, denera 27 lagun bildu ziren eguna bertan pasatzeko.

Gainera, urte askoan Gabiriako parrokiko ardura izan zuen eta egun Deustun bizi den Koldo Sarasolaren bisita ere izan zuten erromosek.

Egun parrokiaren ardura duen Jexux Mari Iturriozek eraman zuen Arantzazura Sarasolaren eskariz.