Aramendi eta Dorronsororen garaipena Elizondon

Aramendi eta Dorronsoro Javier Zabaleta eta Ladis Galartzarekin. /
Aramendi eta Dorronsoro Javier Zabaleta eta Ladis Galartzarekin.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Elizondon XXIX. Udaberri txapelketaren binakako eskuzko finalak jokatu ziren igandean. Horrela izanik, benjamin kategoriko bigarren mailan Ataun Kirol Elkarteko Aitzol Aramendi eta Iker Dorronsoro aritu ziren, Iker Gastiarena eta Oier Garcia bikote Ultzamarren aurka. Ataungo bikotea garaile suertatu zen 18-11-ko markagailuarekin. Partida hasieratik bikote Ataundarrak agindu zuen, baina partiduaren erdi aldean Ultzamatarren erreakzioa etorri zen 14-11 hurbiltzera arte. Hemendik aurrera markagailua bakarrik bikote Ataundarraren alde mugituko zen, aurrez aipatutako emaitza lortuz. Horrela izanik, bikote Ataundarrak garbi gainditu zituzten Ultzamarrak. Aupa mutilak!