Borrar
Las diez noticias de la jornada
Hamar urterako akordioa sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak. A. NÚÑEZ

Tolosa Goierri

Aralar kudeatzeko akordioa sinatu dute Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak

Hamar urterako Plan Orokorra da, natura eta kultura ondarearen babesa ardatz hartzen duena, eta, besteak beste, hiru bide onartzen ditu

Amaia Núñez

tolosaldea.

Miércoles, 14 de mayo 2025

Datozen hamar urtetarako akordioa sinatu zuten atzo Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aralarko natur eta kultur ondarearen babesa, hobekun-tza eta zaintza sustatzea da helburu orokorra, abeltzaintzaren presentzia orekatua bermatuta.

Akordioa atzo sinatu eta ezagutzera eman zuten Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuak eta Adur Ezenarro Enirio-Aralar Mankomunitateko lehendakariak, Ordiziako Udaletxean egin zen ekitaldi batean Arantxa Ariztimuino Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendaria eta Mikel Artea Amezketako alkatea eta Enirio-Aralar Mankomunitateko lehendakari ordearekin batera. Bertan, lehengo urteko apirilean hartutako konpromisoak garapenak ekarri duen akordio dela azaldu zuten. «jakitun ginen egoera hori desblokea-tzeko beharraz eta presaz, gure abeltzainen eta, oro har, gizartearen mesedetan», adierazi zuen foru diputatuak.

Akordioak hainbat puntu adosten ditu eta iazko uztailean, bi aldeek hala eskatuta, Hazi erakundeak garatutako Aralarko Kudeaketa Plan Orokorrean oinarritzen dira. Era berean, parte hartze prozesu bat ere egin da azken hilabeteetan probintziako hainbat eragileren parte hartzearekin. Besteak beste, abeltzainak eta haien erakunde sektorialak, ingurumen erakundeak, Aranzadi, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mendi Federazioa, Landa Garapeneko Elkarteak eta abar.

Plan Orokorrak sei eremu ezberdinetan aurrera eramateko proposamenak egiten ditu, bakoitzaren natura- eta kultura-ondarereki era eremu horren erabilerekin lotuta. Horrela, abeltzainen ekipamenduak eta lan-baldintzak hobetzeko aukerak aztertzen ditu. Horren baitan, hiru zonaldetarako bide azpiegiturak osatzea jasotzen du: Elutxeta, Arritzaga eta Pagaben. «Planak ere aurreikusten du bide horiek zertarako, norentzako, ze kontrolarekin eta ze ezaugarrirekin. Hori ere uste dugu paraleloan garatu beharreko zerbait dela», nabarmendu zuen Adur Ezenarro Enirio-Aralar Mankomunitateko presidenteak.

Gaur egun Elutxetarako bidea existitzen da eta hori berregoki-tzea aurreikusten du planak. Arri-tzaga eta Pagaben, berriz, txabola eta larreei zerbitzua ematen dieten bideak egokituko dira. Lan hauek aurrera eramateko, kasu bakoitzean dagokion ingurumen eragineko baimena eta izapidetze administratiboa bete beharko dituzte.

Akordioa sinatu ondoren, hurrengo pausua izango da Enirio-Aralarko Mankomunitatearen ba-tzarrak planari hasierako onarpena eman eta jendaurrean jartzea. Orduan alegazioak egiteko aukera zabalduko da eta, prozesu horren ondoren, Foru Aldundian tramitatuko da Plan Orokorra.

Akordioak aurrera eramateko finantzaketa eredua ere adostu dute bi erakundeek beste hitzarmen batean. Dokumentu horrek aurreikusitako ekintzak zehaztuko ditu eta horiek garatzeko finantzaketa bermatu beharko dute. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero 350.000 euroko ekarpena egiteko eta inbertsioak gauzatzeko konpromisoa hartu du eta, Enirio Aralarko Mankomunitateak, erakundearen egitura eta langileko kostuak bere gain hartuko ditu, baita plan desberdinak gauzatzeko baliabide nahikotasuna bermatzeko konpromisoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aralar kudeatzeko akordioa sinatu dute Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak

Aralar kudeatzeko akordioa sinatu dute Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak