Arabar errioxara bidaia egingo dute jubilatuek

Izena emateko epea irailaren 19tik 21era izango da eta 30 eurotako prezioa du

A. GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako jubilatuek Arabar errioxara irteera bat egingo dute irailaren 26an, asteazkena. Goizeko 8:30ean abiatuko dira eta plazan, Ergonen eta Ugarten egingo ditu geldialdiak autobusak. Goizean Eltziego herria bisitatuko dute eta hamaiketakoa izango da. Eguerdian Biasterira joan eta bertako Hotel Marisanen bazkaria izango da 14:00etan. Aurretik eta ondoren Biasteri ezagutzeko aukera izango da. Denboraren arabera, arratsaldean Garesen geldialdi bat egingo da eta iluntzerako etxean izango dira.

Herritarrek lehentasuna

Bidaia horretara joan nahi dutenek irailaren 19tik 21era izango dute izena emateko aukera. Bidaiaren prezioa 30 eurokoa izango da eta lehentasuna 60 urtetik gorako herritarrek izango duten arren, lekua baldin badago, gainontzeko herritarrek ere joan ahal izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos