Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lixiba antzinako erara egiten aritu ziren. Haurrek ederki pasa zuten kizkiarekin sagarrak biltzen. Azpikota baserrikoek barazkiak eta garaiko produktuak saldu zituzten. NÚÑEZ
Antzinako lanbideen erakustoki Adunako azoka

Antzinako lanbideen erakustoki Adunako azoka

NÚÑEZ

ADUNA.

Martes, 13 de noviembre 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Adunako herri guneak mende erdi atzera egin zuen igande goizean, bertako produktuak eta lanbide tradizionalak ezagutzera emateko antolatu zen azokan. Herriko plazan zein inguruko kaleetan banatu ziren berrogeitik gora postuetan mota guztietako produktuak ikusi ahal izan ziren. Ireki zenetik bisitari ugari gerturatu ziren bertara eta ilarak ere osatu ziren herrira igotzeko autobusa hartzeko.

Postu gehienak herritarrenak izan ziren, berrogei, herrian ekoizten diren edo dauden lanbideak ezagutzera eman zituztenak. Hala nola, plazan bertan R. Zabala eta Aburuza herriko bi sagardotegiak beren lana ezagutzera emateko gunea zuten, tolarea, kizki biltze eta guzti. Ondoan, okindegia zegoen, zuzenean ogia nola egiten erakutsiz. Ogiaren ibilbidea urte guztian landu duten gaia izan da eta elizako arkupean arto irina egiten aritu ziren, baita taloak ere, prozesua amaituz.

Eliza inguruan, berriz, zapatariak, jantzigintza, sukaldaritza eta elikagaiak zeuden, eta udaletxe inguruan erlezaintza, loregintza, eskulanak, izozkiak, pateak, odolkiak eta txorizoak, txakolina, arroz-esnea, gaztagintza, kontserbak, eta abar ezagutu eta dastatu ahal izan ziren gertutik.

Gainera, herriko artistek ere postua izan zuten: Juanita Madariaga margolariak, Juan Kruz Igerabide idazleak, Iñaki Gorostidi harri-artisauak, Peio Otegi egur-artisauak eta Begoña Lizarraga jostunak ere beren lana erakutsi zuten.

Herriko ondarea ere presente egon zen eta Aranzadi Zientzia elkarteko kideek azken urteetan herrian zein Aiztondo bailaran memoria historikoa berrekuratzeko egin duten lanaren fruitua erakutsi zuten.

Bestalde, ogigintzarekin batera, eguna borobiltzeko antzinako lanak berreskuratzen aritu dira herrian eta horretarako lixiba egiten ikasi dute herritar talde batek. Goiz guztian Andretegi baserriaren ondoko garbilekuan arropa garbitzen aritu ziren eta gerturatu ziren guztiei azalpenak ematen. Gainera, auto zaharren erakusketa ere egon zen Allapur auzoan. Garai ezberdinetako auto ugari ikusi ahal izan ziren, RollsRoyce-etatik hasi eta Seat, Fiat edota Volkswagen etxeetako modelo ezagunetaraino.

Gaur mahai-ingurua

Adunako Kultur Astearen baitan gaur mahai-ingurua izango da 'Estatuto berria: nondik nora?' izenburupean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Elordi plazako lokalean. Bertan EAJko Luke Uribe-Etxeberria, EH Bilduko Pello Urizar eta Elkarrekin Podemoseko Julen Bollain egongo dira hizketan; moderatzailea Igotz Alkorta Euskadi Irratiko esataria izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios