Borrar
Aiztondoko udalerrietako alkateek atzo goizean aurkeztu zuten Antzerkialdiko egitaraua. A. NÚÑEZ
Antzerkialdiko oihala hirugarrenez igoko dute Aiztondo bailarako herrietan

Aduna

Antzerkialdiko oihala hirugarrenez igoko dute Aiztondo bailarako herrietan

Bailarako bost herrien artean antolatu dute euskarazko antzerkia sustatzeko egitasmoa egitarau zabalarekin

Amaia Núñez

Núñez

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:51

Datozen hiru asteetan an-tzerkia izango da nagusi Aiztondoko bailaran. Duela hiru urte indarrak batu eta Zizurkilgo Antzerki Astea Antzerkialdia bilakatu zuten elkarlanean. Aurten Zizurkil, Asteasu, Larraul eta Adunari Alkiza ere batu zaie, egitarau zabala eskaintzeko.

'Gora Teloia!' izenburupean, «adin tarte guztiei» zuzendutako obrak ikusteko aukera emango du hirugarren edizioak, atzo herrietako alkateek eta kultur teknikariekin batera aurkeztu zutena. Kristina Rogriguez Adunako alkateak egitaraua osatzerakoan lau herrien arteko «elkarlana» azpimarratu zuen. «Arte eszenikoei ikusgarritasuna emateko eta gure herrietako artista gaztetxoei taula gainera igotzeko aukera emateko helburuarekin», gehitu zuen.

  • Martxoak 28. 'Barre Txoootx!' Maria Blancoren eskutik, Ander Malbadi eta Mirari Martiarena bakarrizketariekin, 19 30ean, Herriko plazan. Ondoren, afari-merienda eta edalontziak norberaren kontu; mahaiak eta barrikotea Udalaren eskutik.

  • Apirilak 2. 'Munduari itzulia 80 egunetan' LH-ko ikasleei zuzenduta Sustrai Teatroren eskutik, 14 45ean Elordi Lokalean; eta ordu berean liburutegian, 'Ipuin Lotsatiak' HH-ko ikasleentzat, Odei Arregiren eskutik (Bapatean Zirko).

Aurten Alkizan emango zaio hasiera Antzerkialdiari. Iñaki Irazabalbeitia alkateak adierazi zuenez, egitasmoak «egi bihurtzen dute Koldobika Jauregi zenak esaten zuen ondokoa: herri txikiok badugula eskubidea kulturaz bertatik bertara gozatzeko».

Lehenengo ekitaldia asteburuan izango da. Larunbat iluntzean, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' liburuaren bertsioa antzeztuko du Berrobiko Txalo Talo antzerki taldeak, 19:00etan elizan.

Asteasun, berriz, martxoaren 24an ekingo diote egitarauari. Pantzart Teatroa konpainiaren 'Kolorez Kolore' obra eskainiko dute 15:00etan Pello Errota eskolan, eta ikasleei soilik eskainiko da. Hiru egunen buruan, berriz, Pez Limboren 'Oxido' lana ikusi ahal izango da udaletxean, 19:00etan, eta martxaren 28an 'Basoa', Teatro Firulete konpainiaren eskutik. Azken hori 15:00etan izango da Pello Errota eskolan, eta ikasleentzat soilik eskainiko da.

Larraulen, apirilean nagusituko da egitaraua. Hilaren 3an, 'Haizeak darama eta dakarrena' lana eskainiko du haurrentzat Saioa Aizpuruak liburutegian 17:15ean, eta 4an jarraituko du'Betetako promesak' helduentzako obrarekin, Ester Poveda artistaren eskutik, 19:00etan, balio anitzeko gelan. Azkenik, apirilaren 6an. 'Altuna jaunaren asesinatzailea' eskainiko du helduentzat Aimara Teatrok 12:00etan balio anitzeko gelan.

Zizurkilgo Atxulondo kultur etxeak berriz, apirilaren 7an 'Maitatzen' eskainiko du HH 3, 4 eta 5eko haurrentzat, Zirkun Zirkoren eskutik; apirilaren 8an 'Espazioa' eskainiko du LH 1, 2, eta 3ko haurrentzat; eta apirilaren 9an. 'Burua Txoriz Beteta'eskainiko du Tdiferenciak LH 4, 5, eta 6ko gaztetxoentzat, Amaitzeko, apirilaren 10ean. Zizurkigo Umeen Emanaldia eskainiko dute. Aurreko guztiak 11:00etan izango dira. Hilaren 12an berriz, 19:30ean 'Putaren Bakarrizketa Eroetxean' eskainiko du Laura Penagosek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzerkialdiko oihala hirugarrenez igoko dute Aiztondo bailarako herrietan