Tolosa Goierri
Animaliak bedeinkatuko dituzte ostiralean, San Anton eguneanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Animaliak bedeinkatuko dituzte ostiralean, San Anton eguneanA. N.
berastegi.
Martes, 14 de enero 2025, 20:15
Usadioa jarraituz, San Anton eta San Sebastian egunak ospatuko dituzte datozen egunetan Berastegin. Ostiral honetan, urtarrilaren 17a, San Anton eguna, baselizan meza eskainiko da goizeko 10:00etan. Ondoren, ohikoa den moduan, animalien bedeinkapena egingo du Xabier Iturrioz apaizak.
Datorren astelehenean, berriz, urtarrilaren 20a, San Sebastian egunarekin, meza erretorretxeko kapilan egingo da 11:00etan, azken urteetan egin den antzera. Ermitan ez da aurtengoan ere ospakizunik egingo.
Bestalde, gaur asteazkena, Inauteriak antolatzeko bilera egingo da 18:30etik aurrera udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Aurten, otsailaren 22an egingo da herrian. Bilera irekia izango da eta nahi duten herritar guztiek parte har dezakete.
Bihar, osteguna, Berastegiko odol-emaileek urteko lehen emateak izango dituzte 17:00etatik 21:00etara J.A. Muñagorri eskolan. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez hitzordua eskatu beharko dute Gipuzkoako Odol Emaileen elkartera deituz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.