Borrar

Anfibioak ezagutzeko irteera Aizkorri-Aratz Natura parkean

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Jueves, 10 de mayo 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Anduetza Parketxeak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik. Irteera datorren igandean egingo da.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruzko ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Irteerak hitzordua goizeko 10:00etan du Anduetza Parketxean eta jarduerak 5 euroko prezioa izango du.

'Euskaraldia', gaur

Euskaraldia Zegaman kanpainaren aurkezpena egingo da bihar, iluntzeko 19:00etan, Jabier Otaegi Kultur-etxean. Aurkezpenean, Aitziber Garmendia aktore ezaguna izango da gure artean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios