Ion Ander Izagirre Frontenis txapelketak baditu irabazleak

Txapelketako finalistak garaikurrekin. /  YARZA
Txapelketako finalistak garaikurrekin. / YARZA

YARZA BERROBI.

Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa XXVII. urteurrenez ospatu zen eta, ohitura den bezala, hilaren 8an jokatu ziren finalak. Guztira 72 partehartzaile izan dira aurten txapelketan, lau kategoriatan banatuta. Ikusle ugari hurbildu ziren Urreburu pilotalekura parte hartzaileak anima- tzera.Lehenengo mutilen binakako finala jokatu zen. Xabi Goikoetxeak eta Ibai Amundarainek irabazi zuten 30 eta 16 emaitzarekin, Markel Agirre eta Ander Agirrek osatutako bikotearen aurka.

Txapelketa mistoan Xabi Goikoetxea eta Leire Jauregi izan ziren garaile 30 eta 0 irabazita Mireia Barriola eta Xabi Zubiriak osatutako bikoteari. Nesken binakako txapelketan Mirari Arteagak eta Maialen Senperenak irabazi zuten 30 eta 18 Mireia Barriolak eta Aiora Lasartek osatutako bikotea. Mutilen banakako finala Odei Arregik irabazi zuen, Xabi Goikoetxeari 30 eta 13 gaindituta.