Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Laino tartean egin zuten mendizaleek urteko lehen irteera. E.A.
 Ameztiko mendizaleek ekin diote urteko egitarauari

Ameztiko mendizaleek ekin diote urteko egitarauari

2019ko lehen irteera Murumendi eta Santamaña ingurura egin zuten

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Jueves, 17 de enero 2019, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezti Mendi Elkarteak urteari hasera emateko Goierri eta Tolosaldea batu zituzten. Garin auzotik irten eta Murumendiko gaina igaroz, Santa Marina 'Santamaña'ra joan dira. Bide lagun lainoa izan zuten eta ondorioz paisaia handirik ikusi ez arren, ibilaldi polita egin zuten.

Horretan zer esan handia izan zuen Serore Etxe jatetxean egindako hamarretakoak. Gabonetako 'gehiegikeriak' alde batera utzi eta urteko konpromiso berriak egin asmoz edo lagunarte ederrean bildu ziren, 13 lagun. Ea urtean zehar kopuru hau mantendu edo igotzeko erronka dute, beraz, herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.

Odol emateak, bihar

Bihar, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Zegamako odol- emaileek hitzordua dute Olarango Gizarte Zentroan. Odola ematen hasi nahi dutenek ere egun ezin hobea dute informazioa eskatzeko egun horretan. Beti dira ongietorriak emaile berriak.

Gaztagintzaren sekretuak

Hilaren 20 eta 27an gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera dago Zegamako Anduetza parketxearen eskutik. Horretarako Segurako Ondarre gaztandegira bi bisita antolatu dira. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasi dira orain. Ondarre baserrian Goiburu familiak 200 urte baino gehiago daramatza gazta egiten eta Eneko Goiburuk familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko dizkigu.

Esperientzia desberdinak izateko aukera izango dute haur eta familiek: arkumeak besoetan eduki, tresnen bilakaera ezagutu, gazta desberdinak dastatu eta abar. Bertan parte hartzeko, 943 8021 87 telefonora deitu behar duzue edota anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektro nikora idatziz izena eman.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios