Ameztiko mendizaleak, kostatik bueltan

Zegamako mendizaleak asteburuan. /  E.A.
Zegamako mendizaleak asteburuan. / E.A.

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Pasaia eta Orio arteko kostaldeko ibilibidea burutu zuten zegamarrek aurreko asteburuan. Iaz hasiera eman zioten 'Gipuzkoako itzulia' proiektuari segida emanez, larunbatean Amezti Mendi Elkartekoek Pasaia eta Orio arteko bidea burutu zuten.

San Pedroko itsasargitik aurrera, Uliaren magalean eta itsaso bazterretik, Donostiako Zurriola hondar-tzara iritsi ziren.

Donostia erdigunea zeharka-tzean, alde zaharrean pintxoa jateko aprobetxatu zuten mendizaleek, eta ondoren, Ondarretatik Igeldora igo ziren, eta bertatik Orio arteko bidea burutu zuten, eguraldia lagun izan zuten egunean.

Bost herrien arteko ibilaldia

Azken urte hauetako ohiturarekin jarraituz, Idiazabal, Segura, Zerain, Mutiloa eta Zegamarrek elkarrekin ibilaldia antolatu dute. Aurtengoan Idiazabalen izango dira, Etzegarate - Atxurbi -Etzegarate ibilaldia burutuz (maila erreza). Bidean zehar bertan dauden trikuharriak ikusi eta beraiei buruzko azalpenak entzuteko aukera izango da. Irteera, 7:45 tan izango da Zegaman eta nahi duenak Etzegaraten bazkaltzeko aukera izango du (bazkaltzeko izena ematea komeni da irailak 13 baino lehen elkarteko kideren bati esanez).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos