Borrar
Parte-hartzaileak Arrieta tontorrean, ibilbideko puntu gorenean. AMEZTI

Tolosa Goierri

Amezti, Mendaur eta Sabiñanigoko mendizaleek urteroko topaketan

J. Z.

zegama.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:19

Zegama-Aizkorri maratoiaren oihartzunak oraindik presente badaude ere, Zegamako Amezti Mendizale Elkarteko kideek ez dute etenik. Igande honetan, Gasteizko Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteekin batera, urteroko anaikidetza irteera burutu zuten, edizio bakoitzean herrialde ezberdin batean antolatzen den hitzordu tradizionala.

Aurtengo edizioaren ardura gasteizdarren esku egon da. Armentia auzotik abiatu ziren oinez, Berriostegietara igaroz eta pagadi artean gora egin zuten Arrieta gainera (998 metro). Handik jaitsiz, Trebiñuko Askartza herrian amaitu zuten ibilbidea. Helmugan, bertako sagardotegian bazkari beroa partekatu zuten 45 mendizalek, giro eder eta lagunartekoa nabarmenduz.

Elkarte parte-hartzaileek urte luzez mantendu duten harreman sendoaren erakusgarri izan da beste behin aurtengo topaketa. Datorren urteko edizioaren lekukoa, ohiturari jarraituz, Zegamako Amezti taldeari pasatu diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amezti, Mendaur eta Sabiñanigoko mendizaleek urteroko topaketan

Amezti, Mendaur eta Sabiñanigoko mendizaleek urteroko topaketan