Tolosa Goierri
Amezketako udaleku irekietan izena emateko epea ireki duteSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Amezketako udaleku irekietan izena emateko epea ireki duteA. N.
amezketa.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:04
Udaleku irekiak antolatuko ditu haur eta gaztetxoentzat Amezketako Udalak. Ekainaren 30tik uztailaren 24era egingo dira aurten udalekuak, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Amaitzear den ikasturte honetan Haur Hezkuntzako bi urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrek izena eman ahal izango dute.
Izena emateko epea maiatzaren 5ean amaituko da eta ez dute onartuko epez kanpoko inskripziorik. Familia bereko parte hartzaile bakarra edo bi direnean 82 euro izango da haur bakoitzeko prezioa, eta hiru edo gehiago badira 62 euro izango da prezioa.
Izena emateko, udalaren webgunean dagoen izena emate-fitxa bete beharko da eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali. Ordainketaren ziurtagiria izen emate fitxarekin batera aurkeztu beharko da. Zalantzak argitzeko Gazteriako telefono zenbakira deitu beharko da, 688 711 675.
Kultur Etxean ikusgai jarraitzen du herriko argazki zaharren erakusketak. Eskolaumeak eta familia ugariak dira irudien protagonista.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.