Tolosa Goierri
Amezketako eta Ikaztegietako udalek Mugiment kirol txartelarekin egin dute batAbonatuek sareko gainontzeko kirol- instalazioak erabili ditzakete gainkosturik ordaindu gabe
Amaia Núñez
TOLOSALDEA.
Viernes, 27 de junio 2025, 21:31
Bi urte igaro dira kiroldegietara sartzeko Mugiment kirol txartela sistema bateratua martxan jarri zenetik. Txartel honen helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea, horretarako udal-instalazioen erabilera hobetuz eta, aldi berean, herritarren esku kiroldegi sare zabala utziz. Azken asteetan eskualdean Amezketa eta Ikaztegietako Udalek bat egin dute txartel honekin eta hemendik aurrera horren jabe direnek bi herrietako kirol-instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Mugiment txartela (Mugiment KTX) txartel birtual bat da, eta app baten bidez, aukera ematen die Mugiment KTX duten herrietako kiroldegietako abonatuei gainerako udalerrietako instalazioak erabili ahal izateko.
Horrela, Amezketako kiroldegiko eta Ikaztegietako gimnasioan abonatutako edonork, beste herri bateko instalazioak ere erabili ditzake aurrerantzean, Gipuzkoan zein Bizkaian. Momentu honetan 190 udalerri inguru dira ekimen honekin bat egin duten udalerriak. Eskualdean, besteak beste, Tolosako Usabal eta Ibarrako Belabieta kiroldegiak daude sare honetan.
Beste herrietako kiroldegietara sartzeko, txartel digitala eta NAN-a erakutsi beharko dira. Bertako langileak sarbidea erregistratuko du webgune batean eta erabiltzailearen gailuan egiaztapen-kode bat sartuko du baimendua dagoela adierazteko. Herri bakoitzak erabakiko du zein gune erabili daitezkeen Mugiment-ekin.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.