Ametsa pilota eskolako txapelketak baditu garaileak

Familia argazkia atera zuten pilotari gazteek. /  NÚÑEZ
Familia argazkia atera zuten pilotari gazteek. / NÚÑEZ

NÚÑEZIRURA.

Irurako Ametsa pilota eskolako gaztetxoek azken hilabeteetan Xare Txapelketa jokatu dute ikaskideen artean. Ostiral arratsaldean Ametsa trinketea ikuslez bete zen txapelketako finalak ikusteko. Bost final jokatu ziren, beste hainbeste mailatakoak, bakoitza bi setetara.

Lehenengo partiduan Oier Yarzak eta Inhar Bordagaraik 10-8/10-9 irabazi zuten Peru Martinez eta Kamile Mendizabalen aurka. Bigarrenean, Euken Tejeriak eta Julen Satrustegik 1-10/8-10 galdu zuten Itoitz Larrarteren eta Goar Melonen aurka. Hirugarrenean, Arkaitz Mendiluzek eta Maider Isasak 10-9/10-3 garaitu zituzten Eneko Etxeberria eta Adur Murua. Laugarren mailako finalean, Aimar Herasek eta Urko Arsuagak 12-8/12-8 irabazi zuten Naroa Goenagak eta Xuban Lopetegik osatutako bikotea. Azken partidan, Julen Zabalegik eta Markel Mujikak 8-15/10-15 galdu zuten Matxalen Mendizabalen eta Aitor Itoitzen aurka. Amaieran, sariak banatu ziren eta txapelketako parte hartzaileen artean zozketa egin zen.