Ametsa Pilota Eskolako Xare txapelketako finalak

NÚÑEZIRURA.

Ikasturte osoan xarearen jokamoldea ikasten aritu ondoren, maiatzean eta ekainean eskolako 61 ikasleen artean txapelketa antolatu du Ametsa Pilota Eskolak. Gaur ostiralean, ekainaren 21ean, jokatuko dira txapelketako finalak, bost maila ezberdinetako partiduekin.

Finalak 17:30ean hasiko dira Ametsa trinketean. Lehenengo mailan Oier Yarzak eta Inhar Bordagaraik Peru Martinezen eta Kamile Mendizabalen aurka jokatuko dute; bigarren mailan Euken Tejeria eta Kepa Arruabarrena, Itoitz Larrarteren eta Goar Melonen aurka arituko dira; hirugarren mailan Arkaitz Mendiluzek eta Maider Isasak Eneko Etxeberriaren eta Adur Muruaren aurka jokatuko dute; laugarren mailan Aimar Heras eta Urko Arsuaga, Naroa Goenagaren eta Xuban Lopetegiren aurka arituko dira.

Eta bosgarren mailan Julen Zabalegik eta Markel Mujikak Matxalen Mendizabalen eta Aitor Itoizen aurka jokatuko dute.