Borrar
Urgente Un joven de 24 años fallece ahogado en la presa de Usako, en Oñati
Larunbateko podioa, Barandiaran erdialdean dela. S.T.E.
Amets Barandiaran garaile Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proban

Tolosa Goierri

Amets Barandiaran garaile Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proban

J. ZABALA

SEGURA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:24

Pasa den larunbatean, Jabier Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proban, Amets Barandiaran (Lurkide / Aranur) izan zen garaile, 58,5 kilometroko ibilbidea ordu bat eta 36 minutuan osatuta. Lasterketa Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen, eta kadete mailako txirrindulariek parte hartu zuten aurtengo edizio lehiatuan.

Nahiz eta ordu eta erdi inguruko esfortzua izan zen, lasterketa azken metroetan erabaki zen, bost txirrindulariren artean. Aitor Murgurzurrek (Ulma / Aloña Mendi) bigarren postua lortu zuen, eta hirugarren Liam Martinez (Iruki Donostialdeabizikletan) izan zen. Aimar Ugarteburu eta Oinatz Idiakez, Zatika Oxykor taldeko txirrindulariak, laugarren eta bosgarren postuetan helmugaratu ziren lehen taldean, hurrenez hurren.

Etxeko txirrindularien artean, Eritz Sodupe (Inoxcra Beasain) segurarrak ere parte hartu zuen proban. Gazteak sailkapeneko 35. postuan bukatu zuen lasterketa, 1:37:34ko denborarekin, irabazlearengandik minutu bateko aldearekin.

Taldekako sailkapenean, Zatika-Oxykor taldea izan zen nagusi. Txirrindularien arteko lan orekatua eta talde-lana ezinbestekoak izan ziren lehen postua lortzeko. Ulma-Aloña Mendi eta Bolintxo Okindegia-Lanak taldeek osatu zuten podiuma, eta datorren urtera arte agurtu zen proba.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amets Barandiaran garaile Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proban