Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lehengo urtean baino segalari gehiagok parte hartuko dute Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligan. Almitza

Tolosaldea

Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz irabazle Sega Ligako lehen jardunaldian

Adin ezberdinetako 35 segalarik parte hartu zuten sei maila ezberdinetan

Amaia Núñez

Bidania-Goiatz

Lunes, 26 de mayo 2025, 20:52

Euskal Herriko Bakarkako Sega Liga antolatu du Almitza Sega elkartean hamaseigarrenez. Goiatzen abiatu zen txapelketa iaz bezala. Igandean ospatu zen lehenengo jardunaldia adin ezberdinetako 35 segalariren parte-hartzearekin, lehengo urtean baino hiru gehiagok. Aurten Tolosaldeko 20 segalari arituko dira.

Nagusien mailan, gizonezkoetan, Amaiur Arrospide leaburuarra izan zen garaile, 100 metro koadroko lursaila 3:25,50 denboran moztuta. Bigarren geratu zen Mikel Lizartza eta hirugarren Migel Mari Jauregi 'Altzo'.

Emakumezkoetan, Alaitz Imaz hernialdearrak irabazi zuen 1:36,00 denboran moztuta 35 metro koadroko lursaila. Bigarren Luixa Uzkudun izan zen eta hirugarren Ainara Otamendi. Beteranoen artean, Pabi Astondoak irabazi zuen 2:11,09 denborarekin eta bigarren Joakin Garmendiak egin zuen.

Aurten 35 segalarik hartuko dute parte Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligako hiru jardunaldietan

Gaztetxoen artean bi maila egin dira aurten. Txikienen kategorian Xuban Gartziak irabazi zuen, Mari Olazar izan zen bigarren eta Izar Mendizabal hirugarren.

Gaztetxo nagusienetan, berriz, neska eta mutilak bere aldetik arituko dira aurten. Mutilen mailan Manex Olaiz izan zen garaile, Harri Mitxelena bigarren eta Mattin Etxarri hirugarren. Nesken artean, Izadi Arrospidek irabazi zuen, Inge Goikoetxea bigarren eta Lorea Zunzunegi hirugarren. Sega Ligak beste bi jardunaldi izango ditu. Ekainaren 14an Etxalekun eta ekainaren 28an Hernanin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz irabazle Sega Ligako lehen jardunaldian

Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz irabazle Sega Ligako lehen jardunaldian