Altzoko urtekaria aurkeztu zen herritarren aurrean

Ale bana jaso zuten aurkezpenera bertaratu zirenek. / YARZA
Ale bana jaso zuten aurkezpenera bertaratu zirenek. / YARZA

YARZAALTZO.

Udaletxeko aretoa herritarrez bete zen Altzoko urtekariaren ale berriaren aurkezpenean, 'Pausoz pauso, bidea egiten' izenburupean. Herrian urtean zehar antolatu diren ekitaldiak eta historiako pasarteak errepasatzen dira, hala nola Gerra Zibileko gertaerak, baita Handiari buruz egin zen antzerkia, Elordi elkarteko, Pilota eskolako eta Imaz bertsolaria eskolako berriak, eta abar. Ez dira falta aurtengo alean ere eguraldiari buruzko datuak, herritarrentzako lehiaketa eta Otsabi eta Oilaunen komikia. Aurkezpenera bertaratutakoek ale bana jaso zuten eta datozen egunetan herriko etxe bakoitzera ere banatuko da aldizkaria.